
Gertatukoari buruzko azalpen argiak eta haurren zaintza segurua bermatzeko neurriak eskatu dituzte. (Patxi BELTZAIZ)

Gurasoak kezkaz beterik azaldu dira, haurrak babesteko engaiamendu azkarragoa galdetuz. (Patxi BELTZAIZ)

Iazko abenduan alarma jo bazuten ere, Maider Arosteguy auzapez ohiak ez zuela deus egin salatu dute elkarretaratzean. Haurren aisialdi zerbitzuan dimisioak galdetu dituzte. (Patxi BELTZAIZ)

Begiraleak hautatzeko prozesuetan akatsak izan zirela salatu dute hainbat gurasok, aurreko udal gobernua auzian emanez. (Patxi BELTZAIZ)

Serge Blanco auzapeza herriko etxearen atarian antolaturiko elkarretaratzera bertaratu da, gurasoen haserrea entzutera. (Patxi BELTZAIZ)
Gurasoen mobilizazioa Biarritzen
«15 urtetik beherako haurren aurkako sexu erasoak eta 15 urtetik beherako haurren gaineko ustelkeria» egotzita, Biarritzeko Mouriscot aisialdi zentroan lan egiten zuten bi animatzaileen behin-behineko espetxeratzea galdetu dute. Hainbat gurasok mobilizazio bat egin dute, eguerdian, herriko etxearen aitzinean, haurrekiko babesa eskatzeko.
2026 UZT. 23




