
Beriain mendiaren magalean milaka lagunek eman diote azken agurra Hatortxu Rock jaialdiari. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

'Etxera' lemapean ospatu da azken edizioa, preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko aldarri tinkoarekin. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Festibala borondatez eta auzolanean egin izan da beti; 30.000 boluntario baino gehiagoren lanari esker. (Iñigo URIZ | FOKU)

Igande goizean, uztailak 27, ospatu zen bukaerako ekitaldia jendetsua, kontzertu gunea lepo bete zuena. (Iñigo URIZ | FOKU)

30 ediziorekin eta 26 urteko ibilbidearekin, Lakuntzan itxi du bere bidea Hatortxu Rockek. (Iñigo URIZ | FOKU)

Lakuntzako plazan, festibala ireki zuen dantza. Bertan izan zen lau eszenetako bat, Herriye!, besta giroa herrigunera eramanez. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Akanpalekuan girorik ez zen falta izan. (Iñigo URIZ | FOKU)

Ehun taldez osaturiko kontzertu egitarauak gidatu zituen festibalaren lau egunak. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Eszena nagusietako bi elkarren ondoan ezarri zituzten, eta horrela, pentzean jende anitz batzea ahalbidetu zuten, horietan txandakatzen ziren kontzertuak entzuteko. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

17 urteko etenaldiaren ondotik itzuli zen oholtzara Latzen. «Non Hatortxun baino hobeto?», galdetu zuen. (Iñigo URIZ | FOKU)

Mosaiko erraldoia osatu zuten 1.600 lagunek, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen alde. (Iñigo URIZ | FOKU)

Hatortxurekin eraman elkarlana dela medio, bere gune propioa izan zuen hedabideak festibalean. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Andoni Ollokiegi izan zen NAIZ gunea alaitzearen arduradun nagusietako bat, tartean, presoen aldeko kantu anitzekin. (Iñigo URIZ | FOKU)

Maskak taldeko kideek, oholtza gainean ez ezik, irratirako ere hartu zuten mikrofonoa. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Les Testarudes talde kataluniarrak ska, rocksteady eta reggae doinuak emazteenak ere badirela erakutsi zuen. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Bizardunak taldearen kontzertua izan zen lau egunetako zoroenetako bat, jendea saltoka, bueltaka eta akrobaziak ere egiten zebilela. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Des-kontrol taldearen kontzertua ere ez zen giroz motz, aitzinaldean pogo handiak sortu zirela. (Iñigo URIZ | FOKU)

Egitaraua osatu duten taldeak arduratu dira kontzertuan Palestinaren aldeko aldarriei tokia egiteaz. Tartean, irudian ageri den Betagarri. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Indarkeria sexistaren kontrako mezu andana bat ikus zitezkeen. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Porrotx eta Ane Piratarekin batera, zuhaitzak landatu zituzten jaialdiko bi lagunen omenez, Fran Balda eta Imanol Azpiroz «Kaixer». (Iñigo URIZ | FOKU)

Lakuntzan 25.000 pertsona baino gehiago bildu dituen aldi honekin agurtu da Hatortxu Rock jaialdia. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Aske izeneko festibal berriak hartuko du lekukoa, eta lehen aldiz abenduaren 27an ospatuko da Atarrabian. (Iñigo URIZ | FOKU)
Hatortxu Rock agurtu da, Aske festibalari lekukoa pasaz
Beriainen magala milaka lagunez beteta, milaka bihotz taupaka, Hatortxu Rocki agur sentitua emateko. Ez da soilik musika jaialdi baten bukaera izan, baizik eta herri baten memoria kolektiboan iltzatuta geratuko diren egun bereziak. Aske jaialdi berriak hartuko du lekukoa.
2025 UZT. 28




