
Oholtzan dena ematen jarraitzen dute Su Ta Gar-eko kideek. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donapaleuko publikoa izan zuten aurrean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Gitarra ez ezik, bestelako instrumenturik ere bada Su Ta Gar-en kontzertuetan. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Publikoan, heldu zein gazte. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Eta bada betidanik Su Ta Gar-en zale izan denik ere. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Batzuetan handiegia da zarata. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Eta zergatik ez bakardadean gozatu? (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Gozatu, gozatu zuten behintzat kontzertura bertaratu zirenek. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Amaieran, esker onez. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Hatortxu Rock eta Su Ta Gar, elkarrekin biran
Aurkezpen birarekin aurrera jarraitzen du Hatortxu Rock jaialdiak; Donapaleun egin zuen atzo, larunbatez, geldialdia. Su Ta Gar taldeko kideak igo ziren oholtza gainera, zeinak beren bira propioa egiten ari diren. Tolosa eta Bilbo ditu Hatortxuk orain jomugan; 19an Gasteizen izango da, bestalde, Su Ta Gar.
2017 API. 30



