Heldu da EHZ!
2019/06/25

Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.