
Goizeko 08:45ak aldean elkarretaratu dira herritarrak Hendaiako komisaldegian, migratzaileei laguntza eskaintzeagatik atxilotu dituztenen sustenguz. (Patxi BELTZAIZ)

LAB sindikatuko ordezkariak dira atxilotuetako bi. (Patxi BELTZAIZ)

Zazpi herritarrak Migratzaileen legez kanpoko trafikoaren kontrako bulegora sartu diren unea. (Patxi BELTZAIZ)

Bertaratu diren 200 bat herritarren txalo zaparradapean sartu dira zazpiak komisaldegira. (Patxi BELTZAIZ)
Hendaiako komisaldegian elkarretaratzea, migratzaile sareetako zazpi atxilotuen sustenguz
Gaur goizean, urriak 2, Hendaiako komisaldegira deituak, atxilo aldian hartu dituzte Ipar Euskal Herriko zazpi lagun, migratzaileak laguntzea egotzirik. Haien sustenguz polizia-etxearen aitzinean bildu diren 200 bat herritarren txalo artean sartu dira.
2024 URR. 02