Ikasleak mobilizatuak ingurumenaren alde
2019/03/18

Arrakasta polita izan zuen ikasleek martxoaren 15erako antolatutako greba mugimenduak. Orotara, 1.400 gazte mobilizatu ziren ingurumenaren aldeko protestan. Aldaketa kimatikoari aurre egin eta neurri zorrotzagoak plantan ematea eskatu zieten eragile politikoei. Oroitarazi behar da mugimendu honen jatorria Suediako Greta Thunbergek egindako deian dagoela.