Indarkeria poliziala Maravillas gaztetxearen kontra
2019/01/09

Iruñeko alde zaharreko karrikek blokaturik segitzen dute urtarrilaren 9an. Asteartean, polizia operazio baten bidez Maravillas gaztetxea hustu zuten. Gazteak egunean zehar Nafarroako Gobernuaren erabakiaren kontra mobilizatu ziren eta poliziak beren kontra gogor jo zuen. Gobernu buruek gaztetxea hormatuko dutela plazaratu dute hainbat hedabidek.