Independentzia garaile Katalunian
2015/09/28

Kataluniako Parlament berrian 135 eserlekutik 72 (62 JuntsPelSi + 10 CUP) independentziaren aldekoek beteko dituzte. Nabarmen gailendu dira independentziaren aldeko bi indarrak plebiszitu izaera izan duten hauteskundeetan. Ezezkoaren aldekoen artean Ciutadans alderdia izan da lehen indarra, PSCk beherako joera mantendu du eta hondoratu egin dira PP eta Podemosek eta ICVk babestutako Catalunya Si que es pot. Uniò ez da Parlamentean izango.