Irati Alcantarilla urruñarra txapeldun
Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren bat-bateko txapelketaren finala iragan zen ekainaren 8an Saran. Orotara, lurralde guzietako 98 gazte lehiatu dira txapelketan eta hamahiru bertsolari aritu ziren finalean. Irati Alcantarillak jantzi zuen txapela eta Aner Peritzek txapeldunordea izatea lortu zuen. Ekimenean Aitor Sarasua Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria eta bertso irakasle izandakoa gogora ekarri zuten.
2019 EKA. 11