Irisarriko kabalkada
Uztailaren 13an eta 19an jokatu dute herritarrek Irisarriko kabalkada. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
3.000 ikusle inguru bildu ziren, saio bakoitzean plaza betez. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Bildu izena hartu duen elkarte berriak antolatu du 2025eko kabalkada. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Orotara 140 dantzarik hartu dute parte. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
19 antzerkilari eta 30 kantarirekin kontatu du ere ikuskizunak. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Jean-Marie Oillarburu izan da antzerkiaren idazle eta zuzendaria. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Kabalkada herriko bandera eta ikurrina zeramatzaten zaldizkoek zabaldu zuten. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Bigarren saio honetan, uztailaren 19an, Maialen Lujanbio eta Patxi Hiriart aritu ziren bertsotan. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Lau ekitaldiz osatua izan zen emanaldia, kritika eta umorez beteriko antzezlanekin. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Dantzariek Teilagorri, Kattalina, Euskaldunak, Sorginak, Dantzaluze eta beste dantza anitz airoski dantzatu zituzten. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Antzerkilariek tokiko aktualitateko gaiak jorratu zituzten, hala nola espekulazioa eta masa turismoa. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Antzerkilariek publikoa bete-betean bereganatzen jakin zuten. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Azken partean agertu ziren Trump, Putin eta Netanyahu bezalako pertsonaiak. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada
Kabalkada hau Irisarriko kultur transmisioa eta herri kohesioa bizirik direlaren erakusle izan da. (Patxi BELTZAIZ)
Irisarriko kabalkada, arraileria, kritika eta irria

Uztailaren 13an eta 19an, Irisarrik berriz piztu zuen kabalkada-toberaren sua, Bildu elkarteak antolaturik eta 3000 ikusle ingururen aitzinean. 140 dantzarik, 19 antzerkilarik, 30 kantarik eta dozenaka laguntzailek osaturiko talde herritarrak umorez hartu zuen plaza. Hona emanaldiaren kronika.

2025 UZT. 22