
Txikienek ere parte hartu dute familia giroan joan den mobilizazioan. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Izan da euskaraz bizitzeko nahiari ikuspegi propiotik ekarpena egin dionik ere... Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Manifestari askok euskaraz bizitzeko nahia adierazteko afitxak eraman dituzte eskuan. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Gazte ugarik parte hartu du adin guztietako jendea izan duen manifestazioan. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Manifestazioaren buruan euskalgintza eremuko ordezkariak joan dira. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Adin guztietako pertsonak elkartu dira aldarte onean pasa den manifestazioan. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Arratsalde hotza izan da gaurkoa Donostian eta ilundu orduko gehiago nabaritu da tenperatura baxua. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Bulebarrean amaitu da Anoeta estadioan abiatutako manifestazioa. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Kontzeiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok, egin du hitz hartze nagusia manifestazioaren amaieran, «euskaraz bizi nahi dugunon garaia da», esan du. Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Iruditan: ‘Euskaraz bizi nahi dut’ manifestazioa
Hotz giroan euskaraz bizitzeko aldarrikapenak Donostiako kaleak hartu ditu adin guztietako manifestarien ahotan.
2012 ABEN. 01


