Kexa berpiztu da
2018/03/22

Emmanuel Macron frantziar Estatuko lehendakariak hartutako edo iragarritako hainbat erreformek kezka eragin dute zerbitzu publikoko langileengan. 2017ko udaberrian hautatua izan bezain fite Lan Kodean egin zituen aldaketek piztu zuten kexa eta milaka pertsona atera ziren karrikara orduan. Sei hilabete berantago, zerbitzu publikoan hedatu den deialdiak 3.500 pertsona inguru aterarazi ditu. Hor dugu udaberria.