Kolore morez eta aldarrikapenez josita hasi dira Gasteizko jaiak
2018/08/04

18:00ak jo berritan egin du Zeledonek bere ohiko jaitsiera, Gasteizko jaiei, modu ofizialean, hasiera emateko. Milaka pertsona batu dira Andra Mari Zuriaren plazan, eta eraso matxisten aurkako mezua izan da nagusi. Presoen etxeratzearen aldeko aldarriak ere garbi entzun dira arabar hiriburuan.