
Otsagabian, Korrikaren pasabidea jendetzak lagunduta, kaleak euskararen aldeko babesez beteta. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabian barrena, Korrikak lekukoa Pirinioen bihotzetik aurrera darama. (Iñigo URIZ | FOKU)

Bidean aurrera, urratsez urrats, herrien arteko elkartasuna lekuko. (Iñigo URIZ | FOKU)

Korrikak Nafarroako errepideetan aurrera jarraitzen du, parte-hartzaile ugari eta giro biziarekin. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabian gaztetxoek ere hartu dute lekukoa. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabian, lekukoaren eskuz eskuko transmisioa, belaunaldi berrien protagonismoarekin. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabian ere, adin guztietako herritarrek egin dute bat Korrikarekin, bakoitza bere erritmoan. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabiko kaleetan barrena, parte-hartze zabala Korrikaren igarobidean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Otsagabiako sarreran, herritarrak Korrikaren zain, lekukoa hartzeko prest. (Iñigo URIZ | FOKU)

Uztarrozen, Korrikaren jarraipena gertutik, ibilbidea unez une dokumentatzen. (@AEK_eus)

Talde feministen lekukoa ere bidean. (@AEK_eus)

Urratsez urrats, Erronkarin euskararen aldeko konpromisoak bizirik dirau. (@AEK_eus )

Korrikaren furgoneta, Lazar mendatean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Pirinioetatik Erriberara, Korrika iruditan
Korrikak Nafarroan barrena ari da bidea egiten ostiral honetan, Pirinioetako hainbat herri zeharkatuz. Arratsaldean Nabaskozetik pasatuko da, eta gauean, Oibar eta Olletatik igaro ondoren, Tafallara iritsiko da.
2026 MAR. 20




