
Giro goxoan iragan da Lurramaren lehen eguna. (Patxi BELTZAIZ)

Haur anitz etorri dira azokaren lehen egunean. Abereak hurbiletik ezagutzeko parada izan ohi da haientzat. (Patxi BELTZAIZ)

Haurrek ahuntzak deizten ikasi dute. (Patxi BELTZAIZ)

Lurramaren 19. edizioa ideki du Iñaki Berrocoirigoienek. (Patxi BELTZAIZ)

Eskuinetik ezkerrera, Peio Dufau, Isabelle Pargade eta Jean-Rene Etchegaray hautetsiak irekidura ekitaldian ziren. (Patxi BELTZAIZ)

Hiru egunetan zehar Korsikako ekoizpenak aurkitzen ahalko dira Lurramako merkatuan. (Patxi BELTZAIZ)

Elikadura osasuntsua, ingurumena eta laborariak zaintzen dituen laborantza dira ekimenaren erdigunean. (Patxi BELTZAIZ)

Baserri mundua Biarritzen instalatu da hiru egunendako. (Patxi BELTZAIZ)

Karine Jacquemart, Foodwatch enpresako zuzendari nagusia, da aurtengo edizioaren ohorezko gonbidatua. (Patxi BELTZAIZ)

Bertako 50 ekoizle baino gehiago dira merkatuan. (Patxi BELTZAIZ)

«Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen» lelopean iraganen da aurtengo Lurrama. (Patxi BELTZAIZ)

Gogoeta sustatzeko, orotara zortzi mintzaldi izanen dira. (Patxi BELTZAIZ)

Jatekoa eta edatekoa bada bertan. (Patxi BELTZAIZ)

Bertako produktuak dastatzen eta gozatzen ahal dira. (Patxi BELTZAIZ)
Lurrama 2024 lehen eguna
«Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen» lelopean ireki ditu ateak, azaroaren 8an, ostiralean, aurtengo Lurrama azokak. Bertako animaliak ezagutuz zein etxeko ekoizpenak dastatuz gozatu dute haurrek lehen eguna.
2024 AZA. 08