
Hiru egunetan, azokako izarrak izan dira lurraldeko laborarien animaliak. (© Patxi BELTZAIZ)

Bataz beste, 8.000 bisitari baino gehiago izan dira egunean. (© Patxi BELTZAIZ)

Haurrak izan dira izozkien postuko bezero nagusiak. (Patxi BELTZAIZ)

2022az geroztik Ipar Euskal Herri osoko herrietako gaztain ekoizleak barnebiltzen ditu Gaztaina elkarteak. (Patxi BELTZAIZ)

Cecile Vivant Bidarraiko artisau tisana ekoizlea ere bertan izan zen. (Patxi BELTZAIZ)

'Emazte laborariak argitan' lemapean, sektoreko emazteei utzi die eszena eta hitza aurtengo edizioak. (Patxi BELTZAIZ)

Erlauntza baten funtzionamendua ikusi eta ikasteko parada izan da. (Patxi BELTZAIZ)

Erakustaldia pantaila handian izan da ikusgai. (Patxi BELTZAIZ)

Larunbat eguerdirako bazkaria, Endarra eskolako jantoki zerbitzuak prestatua. (Patxi BELTZAIZ)

Larunbat arratsaldeko mintzaldian, emazteak eta erakundeetan duten tokia aipagai. (Patxi BELTZAIZ)

Lurramara joateko azken aukera izan da igandekoa. (© Patxi BELTZAIZ)

Azken eguneko lehen animazioa ahuntzen jeztea izan da. (© Patxi BELTZAIZ)

'Il est où le patron?' ['Non da nagusia?'] komikiaren aurkezpena izan da ondotik. (© Patxi BELTZAIZ)

Igande eguerdia sukaldarien bazkaria dastatzeko momentua izan da. (© Patxi BELTZAIZ)

Sebastien Zozayak Kintoa txerri okila eskaini du. (© Patxi BELTZAIZ)

17:30etan itxi ditu ateak Iratiko erakustazokak, Lurramari heldu den urtera arte erranez. (© Patxi BELTZAIZ)
Lurramaren 18. edizio arrakastatsua
Azaroaren 10etik 12rako asteburu osoan bildu dira herritarrak, ttipi zein handi, Biarritzeko Iratiko erakustazokan. Laborantza deskubritu eta honetaz gozatzeko parada, lekuko ekoizpen iraunkorrak biziarazteko xedearekin.
2023 AZA. 13