Maratoiak mundu osoan
2019/04/07

Euskal Herrian egun hauetan Korrikarekin egiten ari garena munduan parekorik ez badu ere, beste arrazoi batzurengatik lasterka egitea gustoko duten kirolari gero eta gehiago daude. Maratoizaleek aukera ugari izan dituzte gaur, apirileko lehen igandean, mundu osoko hirietan korrikan aritzeko. Esaterako, Erromako irabazleak erramuzko koroa jantzi du, eta Ipar Koreako Pyenongyang hiria turista gehien erakartzen dituen sasoian dago orain.