Etxaldeko lanen zenbait erakusketa egin dituzte asteburuan. (Nahia GARAT)
Zazpi lurraldeetako ekoizleak bildu dira merkatuan. (Nahia GARAT)
Aurten ere, ehunka laguntzaileren lanari esker egin ahal izan da Lurrama. (Nahia GARAT)
Ipar nahiz Hego Euskal Herriko hainbat hautetsik parte hartu zuten irekiera ekitaldian. (Nahia GARAT)
Txaranga, kontzertu eta bestelako zenbait animaziok besta giroa gehitu diote laborantza azokari. (Nahia GARAT)
Asteburu osoan izan dute gaztetxoenek haurren txokoan gozatzeko parada. (Nahia GARAT)
Asteburu osoan idekia izan da kabalen txokoa. (Nahia GARAT)
Atzo, hilaren 9an, girotu zuten Irati erakustazoka Kanboko Zigante eta gaiteroek. (Nahia GARAT)
Ardiak, astoak edota txerriak ikusteko parada izan da Lurrama. Aurten, baina, behirik ez. (Nahia GARAT)
Orotara 3.000 pertsonarentzako lekua egin da apairuetan. (Nahia GARAT)
Elena Aguerre izan da aurtengo edizioaren ugazama. (Nahia GARAT)
Atzo, hilaren 9an, izan zen Euskal Herriko sukaldarien bazkaria. (Nahia GARAT)
60 ekoizle inguruk parte hartu dute azokan. (Nahia GARAT)
Donibane Garaziko ostalaritza eskolako ikasleek eta Oier Bonebelche Tramon Donapaleuko Xibiouz Deli jatetxeko chefak prestatu zuten ostiraleko (hilak 7) bazkaria. (Nahia GARAT)
Euskal Herria izan da aurtengo herri gomitatua. (Nahia GARAT)
Musikak alaitu du azoka. (Nahia GARAT)
Jende andana bildu da otorduetan. (Nahia GARAT)
'Elikaduraren erronka Euskal Herrian' izan zen larunbateko (hilak 8) lehen mintzaldia. (Nahia GARAT)
Milaka lagun elkartu ditu 20. Lurramak
Azaroaren 7tik 9ra bitartean iragan da 2025eko Lurrama. 'Bihar ere laborari' lelopean, Euskal Herria izan da aurtengo herri gomitatua.
2025 AZA. 10




