Müsikaren Egünean kultura ardatz
2018/05/21

Euskal Herriko zein munduko musiken topagunea bilakatu zen asteburu honetan Urdiñarbe. Bil Xokoa elkarteak hiru egunez ikastaroak, eztabaidak, erakusketak eta ikusgarriak antolatu zituen Xiberoko herrian. Igandeko egitarauak bukaera eman zion ekimenari. Goizeko 11.00etatik aitzina karrikako animazioez gain, kontzertuak ikusi eta entzuteko parada izan zuten bertara hurbildutakoek.