
Tradizioak agintzen duen gisan, nafarrak Baigorrin bildu ziren apirileko azken igandean. (Patxi BELTZAIZ)

Baigorriko erraldoi ospetsuak euritik artoski babestu zituzten. (Patxi BELTZAIZ)

Gaita hotsak entzun ziren herriko karriketan. (Patxi BELTZAIZ)

Desfileak herria zeharkatu zuen, Elizaren plazaraino. (Patxi BELTZAIZ)

Altsasuko (Nafarroa) dantzariak bertan ziren. (Patxi BELTZAIZ)

Amezketako (Gipuzkoa) dantza taldeak, genero bereizketarik gabeko jantziak soinean, makilak dantzarazi zituen. (Patxi BELTZAIZ)

Anauzetik heldu ziren makilariek ere beren lekua bazuten desfilean. (Patxi BELTZAIZ)

Elizaren plazan zein frontoian, Nafarroako bandera, ikurrina eta arano beltza ikus zitezkeen. (Patxi BELTZAIZ)

Anhauzetik heldu ziren makilariek ere beren lekua bazuten desfilean. (Patxi BELTZAIZ)

Desfilea mintzaldi eta bertsoekin borobildu zen. (Patxi BELTZAIZ)

Aurtengo lemak, ‘Kateekin ateak hauts’, indibidualismoari, faxismoari, euskararen eta ingurumenaren aurkako erasoei aurre egiteko deia egin du. (Patxi BELTZAIZ)

Desfilearen ondotik, bestazale guziek elkarrekin dantzatzeko parada izan zuten mutxikoekin. (Patxi BELTZAIZ)

Uztaritzeko Kaskaroteko dantzariekin batera, jendetza Frontoiko plazara heldu zen azkenean, bestarekin jarraitzeko gauera arte. (Patxi BELTZAIZ)
Nafarroa batasunean biziarazi du egun betez Baigorrik
Nafarroaren Eguna iragan berri da, apirilaren 27an, Baigorrin, besta eta aldarrikapen giroan.
2025 API. 28




