Nafarroako hainbat tokitako dantzariak arduratu dira eguna animatzeaz. (© Guillaume Fauveau)
Osotara 170 lagunek hartu dute parte Donapaleun eskainiriko emanaldian. (© Guillaume Fauveau)
Musikari, dantzari, zigante eta joaldunekin ibili dira bestalariak karrikaz karrika. (© Guillaume Fauveau)
Zabalik elkarteak 100 bat lagunentzako bazkaria prestatu du. (Guillaume FAUVEAU)
Egunerako espres prestaturiko ikuskizunak argitan ezarri du Nafarroaren subiranotasunaren galera. (© Guillaume Fauveau)
Amikuztar anitz izan dira kantari. (© Guillaume Fauveau)
Antzezlanaren bidez, konkistak sortu galderak plazaratu zituzten: «zer gelditzen zaigu historia honetatik?». (© Guillaume Fauveau)
Nafarroa Bizirik 2023
«Euskal-nafartasunaren pizgarri eta erakusle» izateko asmoz egin zen larunbatean, irailak 9, Nafarroa Bizirik besta Donapaleun. Erresumaren hamar mendeen historia errepasatu, eta kantu eta dantza artean plaka ofiziala ezarri zuten. Ospakizun egunerako espresuki sortutako ikusgarria ere eskaini zuten ere.
2023 IRA. 11




