
Alex Irazusta gitarran eta Markel Idigoras ukelelean, kanten ahotsetan laguntzen. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Taldeak formatu berezia aukeratu zuen jotzeko, elkarri begira, konplizitateak sortuz. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Olatz Cuevas, taldeko baxua da, eta koroak ere egiten ditu. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Jokin Guilisagasti donostiarra, baterian. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Segurtasun neurriak hartuta, Azpeitiko Sanagustin Kulturguneak NAIZ Kontzertuak ekimenaren bigarren saioa hartu zuen. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Alex Irazusta, gitarran. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Eider Saez da Nøgen taldearen ahotsa. ‘Mila aldiz’ kantuarekin eman zion hasiera kontzertuari. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Zurak, alfonbrak eta giro intimoak 90. hamarkadan zehar MTVk Unplugged kontzertuetan diseinatutako agertokiak emulatzen dituzte. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

'Hil Arte Bizi' kantarako Markel Idigorasek publikoaren laguntza eskatu zuen. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Pop, folk eta indie alaiaren doinuak nahasten ditu Nøgen-ek. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU).

Markel Idigorasek Nøgeneko ekipoari eskaini zion ‘Oxigenoa’ abestia. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Taldea ezohiko agertokiaren erdialdean batu zen ‘Loreak’ interpretatzeko. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Eider Saezek ederki gozatu zuen baketak hartu eta bateria xaxatzen. (Gaizki PEÑAFIEL I FOKU)

Etxetik ia 3.200 pertsonek jarraitu zuten kontzertua, bertatik gozatu zutenez gain. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)
Nøgen, bere publikoari emana
Donostiako musika taldeak Sanagustin Kulturgunea bere energia osoz berotu du. NAIZ Kontzertuak ekimenaren bigarren saioan frogatuta gelditu da taldeek eta publikoak zuzenean batzeko duten goseaz. Nøgen-ek kanta eta bideoklip berria ere aurreratu ditu.
2020 EKA. 13

Bilbo se recupera tras las fuertes precipitaciones

Kilometroak Lazkaon, duela 50 urte lehen edizioa egin zen tokian

Una multitud exige en Santurtzi justicia para Ander Sáenz

Euskal Herria Txapela: Reala-Athletic derbia Anoetan

Ipar Euskal Herriko lizeoetako ikasleak karrikara atera dira, bigarren egunez segidan