
Hainbat erakundek babestu dute Olha zentroa sortzeko proiektua. Buxeta 3,5 milioi eurokoa izan da. (Nathalie GUIRONNET)

Aldudeko ibarrako garapenerako tresna berria izateko xedea du Olhak. (Nathalie GUIRONNET)

700 metro koadroko gunean enpresentzako eta elkarteentzako espazioak edota zerbitzuak bildu dituzte. (Nathalie GUIRONNET)

20 pertsonarentzako 'coworking' gune bat dauka eraikinak, baita enpresen esku utziko diren zortzi bulego ere. (Nathalie GUIRONNET)

Olhak profil ezberdina duten herritarrentzat kokapen gunea bilakatzeko xedea du. (Nathalie GUIRONNET)

Lan egiteko guneak soilik ez, erabiltzaileei eta, oro har, herritarrei zuzendutako hainbat zerbitzu izanen dira gune berrian. (Nathalie GUIRONNET)
Olha gunearen inaugurazioa Bankan
«Olha borondate kolektibo baten emaitza da». Hitz horiekin laburbildu du Alain Iriartek, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, Olha erabilera anitzeko gunea sortzera eraman duen engaiamendua. Inaugurazioa urriaren 9an iragan zen, Aldudeko ibarreko ate idekitzeen karietara.
2026 URR. 12




