Paris... urpean
2018/01/25

Munduko hiririk ezagunenetakoa da eta maiz izan ohi dira askoren begiak argien hirian. Urak, euriteak eta honek eragindako ibaiaren hazkundeak eragin du oraingoan, ordea, Paris hizpide izateak. Urak handi datoz eta larunbaterako 6,2 metroko altuera har dezake Senak adituen ustez, 2016ko ekainean izandako 6,1 metroko langa gaindituz, azken 35 urteetan lehen aldiz (1982an 6,18 metrora iritsi zen). Ez da, hala ere, 1910eko 8,63 metroko hazkunde izugarri hartara iritsiko.