
33 metroko luzerarekin, Grayhound goleta. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Aita Mari izan da guztien buru. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Badia itsasontziz bete da ostegun honetan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

‘La Recouvrance’, 44 metroko luzera duen goleta bat, belaontzi handiena, 'Iris' motako ontzien erreplika bat da. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Saltillo ‘ketch’ moduko ontzia da. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Itsasontzi txikiagoak ere ikusi dira. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Itsas festibalean, bibote bereziak ere ikusi ahal izan dira. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Pasaiako III. Nazioarteko Itsas Festibala abiatu da
Pasaiak, ostegunetik aurrera, nabigazio tradizionalaren urrezko garaia berpiztuko du, igandera arte badian ainguratuko diren ehun ontzi klasiko eta zaharrek bultzatuta, Gipuzkoako herri honetako III. Nazioarteko Itsas Festibalaren baitan.
2024 MAI. 09




