Surflari bat, olatu handi bat hartzeko prest.
Surflari bat, olatu handi bat hartzeko prest. (Ander GILLENEA | AFP)
Olatuak arroken kontra nola jotzen duten ikus daiteke irudi honetan.
Olatuek arroken kontra nola jotzen duten ikus daiteke irudi honetan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jendea itsasotik gertu bildu da txapelketa ikusteko.
Jendea itsasotik gertu bildu da txapelketa ikusteko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Gorago ere, mendian, jende pilaketa egon da surflarien irudiruk onena ikusteko.
Gorago ere, mendian, jende pilaketa egon da surflarien irudiruk onena ikusteko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Punta Galeako irudi orokor bat.
Punta Galeako irudi orokor bat. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Txapelketan parte hartu duten surflariak olatuei itxoiten.
Txapelketan parte hartu duten surflariak olatuei itxoiten. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Surflari bat, olatuen kontra tokia hartzeko.
Surflari bat, olatuen kontra tokia hartzeko. (Ander GILLENEA | AFP)
Surflari bat, olatuaren goi-goian.
Surflari bat, olatuaren goi-goian. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Beste surflari bat, olatua surfeatzen.
Beste surflari bat, olatua surfeatzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Surflari ausart bat, Punta Galeako olatu gainean.
Surflari ausart bat, Punta Galeako olatu gainean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Parte hartzaile bat, olatu batetik irten berria.
Parte hartzaile bat, olatu batetik irten berria. (Ander GILLENEA | AFP)
Olatu batek surf tabla bat «irentsi» egin du.
Olatu batek surf tabla bat «irentsi» egin du. (Ander GILLENEA | AFP)
Punta Galeako beste irudi orokor bat eta zaleak adi-adi.
Punta Galeako beste irudi orokor bat eta zaleak adi-adi. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Punta Galea Challenge: irudi ikusgarriak

Laboral Kutxa Punta Galea Challenge olatu handien txapelketako 15. edizioa ospatu da astearte honetan Bizkaiko kostalde horretan, non sei metroko olatuak espero ziren.

Eguraldia lagun izan dute parte hartu duten 24 surflariek, eguzkia eta tenperatura atsegina protagonistak izan baitira. Hortxe aritu dira, besteak beste, Nic Lamb estatubatuarra, 2014 eta 2017an txapeldun izandakoa, Mason Hyce Barnes herrikidea, Russel Bierke australiarra, Francisco Porcella italiarra, Tony Laureano eta Miguel Blanco portugaldarrak, Fabian Campagnolo hegoafrikarra, Vinicius Dos Santos brasildarra eta Sacha Bongaertz 'Taxi' herbeherearra.

Euskaldunen artean aritu dira Natxo Gonzalez, Mat Agirregomezkorta, Ibon Lopez, Yago Dominguez, Javi Horn, Kosme Fernandez, Natxo Fernandez, David Bustamante 'Zuku', Endika Ruiz, Tito Ortega, Axi Muniain, Indar Unanue, Aritz Aranburu eta Iker Amatriain, Manuel Lezcano kanariarrarekin batera.

2022 OTS. 22