Rikardo Arregi, bizitza iruditan
2017/09/22

Euskal kulturaren eta euskararen beraren antolakuntza eta ekintza modernoan akuilu izan zen Rikardo Arregi. Intelektuala, pentsalaria eta politikarako sena naturala zuen gizasemea Andoainen jaio zen 1942ko irailaren 22an. Bizitza laburra izan zuen, tamalez, 27 urte bete gabe hil baitzen istripu lazgarri batean. Bidean, baina, nabarmenak izan dira egindako ekarpenak, eta etorkizunerako diseinatu zituen hainbat estrategia gaur egun errealitate bat dira. Euskaldunen alfabetatzea edo euskal kulturaren zabaltzea dira horietako batzuk.