Salbuespenezko espetxe-politikaren amaiera eskatu dute Bilbo eta Baionako kaleetan.
2019/01/12

NAIZ eta GARAko zenbaketaren arabera, 76.000 pertsonek parte hartu dute Bilbon Orain Presoak plataformak antolatutako manifestazioan. Baionan kalera atera diren 9.000 pertsonekin batera, guztira 85.000 pertsona mobilizatu dira euskal presoen eskubideen alde.