
Jendetza bildu da astearte iluntzean, Baionan Korrikari harrera beroa egiteko. Irudian, joaldunak. (Guillaume FAUVEAU)

Korrika Zugarramurditik Sarara sartu den unea. (Guillaume FAUVEAU)

Mediabaskeko langileek Lehuntzen hartu dute lekukoa. (Guillaume FAUVEAU)

Patxi Dutournier abertzaleak hartu du Usopopen kilometroan lekukoa. (Guillaume FAUVEAU)

Alderdi politikoen kilometroan parte hartu zuten EH Bai, EH Bildu, EAJ-PNB- Regards Socialistes eta Ekologistek. Irudian, Arkaitz Rodriguez eta Mathilde Hary, lekukoa eskutan. (Guillaume FAUVEAU)

Pontx pailazoak animatu ditu saratarrak furgonetatik. (Guillaume FAUVEAU)

EITBko langileek irrati eta telebisten kilometroan parte hartu zuten. (Guillaume FAUVEAU)

Kattalin Elizalde kolegioko ikasleek hartu dute lekukoa ikastetxe aitzinetik iratean. (Guillaume FAUVEAU)

Maider Behoteguy eta Antton Curutcharry, EEP eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren kilometroan. (Guillaume FAUVEAU)

Harrera elkartearen kilometroa, Baionan. (AEK)

'Marienia ez a etxe-leku' lelodun banderola eraman zuten Kanbon; Ostia, Nahi Dugun Herria eta Dzi Dzauren kilometroan. (AEK)

Donibane Lohizuneko suhiltzaileak. (AEK)

Kanboko Sukila elkarteak zigante bat eraman zuen, bizkarreko eta guzi. (AEK)

Lekukoz mozorroturik agertu zen Donibane Ziburuko Gaztetxearen ordezkarietako bat. (AEK)
Saratik itzuli da Korrika Ipar Euskal Herrira
Eguerdi aldera Lapurdira heldu da Korrika; Saratik, hain zuzen ere. Goizaldera arte egonen da bertan, Hendaiatik Irunera alde eginen duen alde.
2026 MAR. 24




