Taula gainean, euskal rockaren omenez
2018/11/26

Euskal Irratiek eta Musika Bulegoak Esker 1000 egitasmoa aurkeztu dute azaroaren 24an Baionan iragan den gaualdian. Euskal Herri osotik etorritako 100 musikari taula gainera igo dira Niko Etxarten "Euskal Rock n’Roll" abestia kantatzeko. 2019rako, 1000 musikari elkartu nahi dituzte.