
Iruñean arratsaldean egin dute manifestazio jendetsua. (Iñigo URIZ | FOKU)

Iruñeko manifestazioak utzi duen irudia, Caravinagre tartean dela. (Iñigo URIZ | FOKU)

Harrotasun antifaxista aldarrikatu dute Iruñean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Desfilea egin dute Donostiako Bulebarrean. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Desfileak Donostiako manifestazio animatu du. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Faxismoa eta genozidioaren aurka lerrokatu da Donostiako mobilizazioa. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Jendeta batu da Donostian, arratsaldez egin den mobilizazioan. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Autonomia kalean hasi, San Frantzisko zeharkatu eta Udaletxean bukatu da Bilboko mobilizazioa. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Transen aldeko aldarria ozena izan da Bilbon. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Askatasunez manifestatu dira herritarrak. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Transen eskubideen aldeko aldarria, Iruñean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Transfobiaren aurkako borrokak milaka pertsona kalera atera ditu Euskal Herrian
Ekainak 28 dituen honetan, milaka pertsona kalera atera dira Euskal Herrian LGTBI+ harrotasuna aldarrikatzeko, transfobiaren mehatxuaren eta eskaerak desnaturalizatzeko ahaleginen aurrean. Bilboren kasuan, turismoa erakartzeko erabiltzea eta aktibismoa zokoratzea kritikatu da.
2025 EKA. 28