Txaleko horien protesta bortitzak Parisen
2018/12/01

Erregaien prezioaren igoeraren harira piztutako txaleko horien mugimenduak antolatutako protesta berriek Paris astindu dute. Liskar ugari izan dira. Poliziak 224 lagun atxilotu ditu gutxienez eta 80 pertsona inguru zauritu dira.