
PIpa ortzetan duela, eta Gabonetako argien artean Iruñean. (Iñigo Uriz | Foku)

Euriak gogor jo duen arren, lagun asko zituzten zain Donostian. (Gorka Rubio | Foku)

Iruñean ez da euria oztopo izan. (Iñigo Uriz | Foku)

Olentzero, haurrak agurtzen Mari Domingi erraldoi baten alboan Gasteizen. (Jon Urbe | Foku)

Gutuna garaiz eman dio umeak, eta Olentzero ere horregatik pozik. (Aritz Loiola | Foku)

Lagun bitxiak ekarri dituzte aurten, opariekin batera. (Aritz Loiola | Foku)

Urumea ibaitik heldu dira aurten Mari Domingi eta Olentzero Donostiara. (Gorka Rubio | Foku)

Auto dotore honetan zeharkatu dute Donostia bi bisitariek. (Gorka Rubio | Foku)

Ikazkina, Baionako karriketan barrena asteburuan. (Baionako Herriko Etxea)

Kalejira polita osatu zuen Lapurdiko hiriburuan, Olentzero agurtzeko asmoz. (Baionako Herriko Etxea)

Pottoka erraldoi honen gainean egin zuen bidea Olentzerok Bilbon. (Europa Press)

Algara barreiatu du ikazkinaren etorrerak Iruñean. (Iñigo Uriz | Foku)

Gurdian igota eta adi-adi. (Iñigo Uriz | Foku)

Aterpean ospatu behar izan dute Hernanin. (Gorka Rubio | Foku)

Futbolariak balira bezala hartu dituzte Gasteizko umeek, kartelak eta guzti. (Jon Urbe)

Mari Domingi, Arabako hiriburuan euripean. (Jon Urbe | Foku)

Laguntzaile asko Iruñeko kalejiran. (Iñigo Uriz | Foku)
Txoko guztietara garaiz heldu dira Olentzero eta Mari Domingi
Euriak goizean traba izan badute ere, Euskal Herriko haurrekin zuten hitzordua garaiz bete dute Olentzerok eta Mari Domingik. Batetik bestera ibili dira, irudi galeria lekuko delarik.
2024 ABEN. 24




