Pello Reparaz nafarraren proiektu berria, Zetak, izan da NAIZ-eko oholtzara igotzen azkena; 3.250 pantailetatik jarraitu da kontzertua. (Jon URBE | FOKU)
Pello Reparaz nafarraren proiektu berria, Zetak, izan da NAIZeko oholtzara igotzen azkena; 3.250 pantailetatik jarraitu da kontzertua. (Jon URBE | FOKU)
«Gorputz sailkatu ezinei eta lehenengo eta bigarren aukerei» erreferentzia eginez, «desberdinen erresumara» ongietorria emanez abiatu zuen Reparazek kontzertua. (Jon URBE | FOKU)

Gatibu-ren feeling ona eta Nøgen-en hunkiberatasunaren ostean, Zetak-ek ausardia eta dinamismoa eskaini zituen oholtzan. (Jon URBE | FOKU)

Hainbat unetan, publikoarekiko gertutasuna bilatu zuen abeslari arbizuarrak. (Jon URBE | FOKU)

‘Zetak’ lehen diskoan poparen zerbitzura dagoen elektronika nagusitu arren, zuzenekoan eskaintza goxo eta aberatsa eskaini ohi du talde nafarrak. (Jon URBE | FOKU)

Eszenatokian batera eta bestera, energia eta dinamismoa agertu zituen arbizuarrak. (Jon URBE | FOKU)

Jon Maiak leku berezia bete zuen kontzertuan. Hainbatetan aditu zen bere ahotsa, mezu ezberdinak helaraziz. (Jon URBE | FOKU)

Reparazek bateria ere astindu zuen, kantu instrumental batean. (Jon URBE | FOKU)

Esker onez agurtu zituen ikusleak Reparazek. ‘Errepidean’ izan zen eskaini zuen azken kantua, askatasuna, uda eta oroitzapenei erreferentzia egiten dien konposizioa. (Jon URBE | FOKU)

Zetak, ausardia eta harrotasuna NAIZeko oholtza urratzen

Pello Reparaz musikari arbizuarraren proiektu berria, Zetak, izan da NAIZeko oholtzara igotzen azkena. Azpeitian eskainitako kontzertua 3.250 pantailaren bidez hedatu da gure etxe eta txoko ezberdinetara. Ausardia eta harrotasuna eraman ditu Zetak oholtza gainera, proposamen ezberdinek gurean lekurik badutela erakutsiz.

2020 EKA. 20