Zigako orga, garaile Baztandarren Biltzarreko desfilean
Eguraldi ona lagun, ehunka lagun gerturatu dira igande honetan Elizondora Baztandarren Biltzarraz gozatzera. 55. urteurrena zuen festak aurtengoa, eta Altsasuko gazteen senideei egin zaie omenaldia. Karrozen desfileari dagokionez, Zigakoa suertatu da txapeldun. ‘Tratantea gosarian, baserria mixerian eta makina bidean’ zuen goiburu orgak, eta baserritarrek 50. hamarkadan zituzten buruhausteak azaleratu ditu.
2018 UZT. 22