Zorionak Euskal Herriko Laborantza Ganbara!
2020/01/20

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 15. urtemuga ospatu zuen urtarrilaren 18an Ainhize-Monjolosen. Urtero bezala biltzar nagusiak hasiera eman zion eguneko egitarauari. Bulegoko kideek iazko bilana aurkeztu ondotik, mahai-inguru bat proposatua izan zitzaion publikoari. Ondotik, aperitifa, bazkaria eta kontzertuak iragan ziren. Ekimenaren baitan Mixel Berhocoirigoinek iragarri zuen bulegoa uzten duela.