«Alta eman eta etxera bidaliz gero etxean egiten da zaindu, baina kartzelan ez dago zaintzarik»

Angelita Burgoak horrenbeste alditan bakarrik egin ohi duen bidean berarekin izan da GARA. Ondarroatik Madrilera, larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre semeari bistan. HEMEN irakurri dezakezue kronika. 

Semearen egoeraz galdetuta, bideo labur honetan euskal presoak eta senideek bizi duten ezintasun egoeraren berri dakar Burgoak. Ospitalean dago orain Iparragirre eta bere eta senideen beldur handiena berriz ere espetxera eramango dutela da, «alta eman eta etxera bidaliz gero... etxean egiten da zaindu, baina han [kartzelan] ez dago zaintzarik», dio Angelita Burgoak. 

2017 EKA. 08