Azpeitian, giro aparta eta ilara luzeak botoa emateko

Azpeitian parte-hartze handia izan du gaurko galdeketak. Plazan izan da giro handiena eta ilara handiak sortu dira eguerditik aurrera arkupetan jarri duten hautetsontzian botoa eman ahal izateko. Kataluniatik iritsitako Castellers-en ikuskizunak jende ugari erakarri du.

2016 EKA. 05