Belako - NAIZ Kontzertuak - Atarikoa
Uztailak 10, ostirala, 22.00etan da NAIZ Kontzertuetako BELAKOren saioa.
Sarrerak: naiz.eus/naizkontzertuak
Bideo labur honetan jaso du NAIZ Irratiak Belako nola datorren kontzertu honetara. 'Plastic drama' bere lan berriak kalean behar zuen, baina koronabirusa tarteko atzeratu egin dute argitalpena. Hori bai, disko berriko 6 single aurreratu dituzte dagoeneko. Zer aurkituko dugu taula gainean gaur gauean? «Lau gazte emozionatuta, kontzertu bat ematen ariko garelako», erantzun du Lander Zalakain bateria-joleak. (Elkarrizketa osorik)
2020 UZT. 10