Bere aldarria Bordelera eraman du Seaskak
Errektoretzak Brebetako zientzietako euskarazko azterketa ez zuzentzeko agindua eman eta, bere jarrera salatu dute Seaskako buraso zein irakasleek Bordelen. Errektoretzara sartzen entseatu ondoren, eraikineko sarbidea blokatzea erabaki dute manifestariek. Eñaut Elosegi Kanboko Xalbador kolegioko zuzendariak, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak eta Nahia ikasle gazteak erabakiari buruzko irakurketa plazaratu diote KAZETA.EUS hedabideari.
2018 UZT. 04




