Bilboko Erribera 13ko eraikin okupatua hustu du Ertzaintzak

Ertzaintza goizeko 7.00ak aldera joan da Bilboko Erribera kaleko 13.ean dagoen eraikin okupatura eta bertan zeuden zortzi pertsonak kanporatu egin ditu. Denak identifikatu eta aske geratu dira, baina eraikinaren kanpoaldean zegoen beste gazte bat atxilotu egin dute. Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotzia bertan izan da eta Ertzaintzaren eta Udalaren jarrera kritikatu ditu.

2014 OTS. 20