DYAko boluntarioak, 40 urte herritarrei laguntzen
Boluntarioak dira DYAren oinarri eta bizkarrezur. Familiari edo lagunei kendutako denbora doako lanari eskaintzen dioten gizon eta emakumeak. Mendian galdu bazara, edo lasterketa batean mina hartu, edo ezindua zarelako etxetik irten ezinean bazaude, oso litekeena da DYAko boluntario horietako batek edo batzuek ematea laguntza. Lan egiteko, ordea, denboraz gainera, ibilgailuak eta tresneria behar dira; horiek erosteko beste boluntario batzuek jartzen dute dirua, hain zuzen ere DYAren milaka bazkideek. Honetaz guztiaz aritu da NAIZ erakundearen Donostiako egoitzan.
2013 AZA. 20





