Eider Olazarrek jaso du Argia Saria irratiaren atalean

Eider Olazar Elduaien tolosarrak irratiaren alorreko Argia Saria jaso du. Infozazpi Irratiko ‘Kalegorrian’ saioan jarduten du eta kultura eta gizarte gaiei eskaintzen dien tratamenduagatik saritu du epaimahaiak. Saria lantalde osoarena eta ‘Kalegorrian’ egiten duten kolaboratzaile guztiena dela nabarmendu du.

2014 URT. 31