‘Elkarrekin - Together’, euskaldun eta amerikarren arteko lehen harremanez

Donostiako Zinemaldian Zinemira sailean aurkeztu dute ‘Elkarrekin - Together’ filma. Bidaia baten kronika da, euskal arkeologoen espedizio batek AEBetako ekialdean hutsik dagoen irla batera egindakoa, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargune izan zen eremura. Orduko amerikarren eta euskaldunen arteko harremana eta elkarlana ditu hizpide filmak beste mundu bat posible izan zela adierazteko eta, ondorioz, beste mundu bat posible dela. 

Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta igor Otxoa dira filmaren egileak eta Elkarrekin - Together Kultur Elkarteak gauzatu du. 

+ Hamalau euskal ekoizpen Zinemaldian

2017 ABU. 31