«Emakumeak espazio publikoa hartzen duen heinean piztu egiten da eskuin muturra»

Faxismoaren gorakada betean dator aurtengo martxoaren 8a eta feminismoaren olatuaren eta ultraeskuinaren erreakzioaren inguruan jardun dugu Jule Goikoetxea irakasle eta aktibista feministarekin. Garai makurrak iragarri ditu, «erregimen politikoak aldatu egingo dira, diktadurak etorriko dira». Faxismoak Euskal Herrian ezarpen ahulagoa izango duela uste du baina Frantziako eta Espainiako estatuen baitan gauden neurrian, gurean ere sufrituko dugula. Euskal Herria ardatz, estatugintza feministaren bidea jorratzeko beharra azpimarratu du.

OHARRA: NAIZ Irratia martxoaren 8ari begira osatzen ari den audio-erreportajerako egindako elkarrizketa da hau. Astearen ondarrean argitaratuko da erreportaje zabala.

2019 MAR. 04