Errezilgo emakumeak Errezil sagarrarekin lanean

Zer daukagu eskura? Sagarrak? Bada has gaitezen lanean sagarrekin, horregatik da eta ospetsua gure herria, sagarrengatik. Horrelako zerbait bururatu zitzaion Errezilgo emakume talde bati duela 20 urte, eta konpotak, mermeladak, menbrilloak… egiteari ekin zioten. Gaur egun ere jo eta su ari dira lan horretan, eta gainera herriko denda bakarraren ardura hartu dute, Errezil biziberritzen laguntzeko. Ekimen eredugarria da beste herri txiki batzuentzat ere, NAIZek ikusi duenez.

2014 AZA. 28