Eztigintza, klimari eta kanpoko konpetentziari aurre egitera behartuta

Negurako prestatzeko garaia da erlategietan. Erleek hotz garaia ondo elikatuta igarotzeko adina jan badutela ziur egon nahi du Aitor Otegi erlezainak, eta hala dela ikusi duenean eztigintzaren sekretuak kontatu dizkio NAIZi. Lanbide du erlezaintza Aitorrek, eta sektoreak oso garai onak ez dituela bizi azaldu digu. Eguraldi eskasa, varroa –akaro bat–, erle asiatikoa, enpresa handien konpetentzia... horiek denak aletu ditu, baina gauza bat garbi utzita: euskal eztia kalitate apartekoa dela.

2015 URR. 25