Filmategiko pelikulen sendagileak lanean

Pelikulak gure kultur ondarearen zati bat dira. Bai komertzialak eta bai etxeko Super 8 ‘tomavistas’ zahar harekin grabatutakoak. Zinema asmatu berria zela errodatutako batzuk Euskadiko Filmategian dauzkate, Donostian, baina baita nekazarien eta arrantzaleen lanari buruzkoak, Euskal Herriko jaietakoak, edota ospakizun partikularretakoak ere. Asko eta asko zaharrak dira, eta nola zaintzen eta berpizten dituzten erakutsi diote NAIZi Filmategiko teknikariek.

2013 MAI. 21