Gipuzkoako errauste plantaren proiektua gelditzeko eskatu dute sindikatuek

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaraino eraman dute ehunka langilek Zubietako errauste plantaren aurkako protesta: "Langileok ere, erraustegia gelditu. Badago alternatiba" lelodun pankartaren atzetik joan dira Donostiako Bulebarretik Gipuzkoa Plazaraino, foru jauregia inguratuta. Gipuzkoako ehun enpresa batzordek baino gehiagok egin du bat errauste plantaren lanak bertan behera uzteko eskariarekin, eta langileen iritzia aintzat hartu dadin nahi dute.

2018 MAR. 20