Gureak, lanaren bidez ezgaitasuna gainditzen

Ezgaituak dira, baina langileak. Zailtasunak dituzte, baina gainditu egiten dituzte. Gureak taldearen lantegietan lau mila pertsona baino gehiago ari dira beharrean egunero, beste edozein tailerretan bezalaxe ahalik eta ekoizpen altuena lortuz eta akatsik gutxien eginez. Kafearen orduan bai, baina behin lanpostuan jarritakoan ez dago txantxarik NAIZek bisitatu duen Tolosako lantegian; hemendik irtendako faroak dira Volkswagen Golf-ean pizten direnak.

2013 ABEN. 10